Skip links
logotipo-Lur-blanco-02

LURKOLEKTIBOA

01

Kolektiboa

Lur Kolektiboa 1985. urtean sortu zen, Donostiako artisau talde batek gure hirian artisauentzako gune propio bat sortzeko beharra sentitu zuenean. Nahiz eta urteetan zehar kokapena, datak eta azokak aldatzen joan diren helburuak lehengoak izaten jarraitzen dute.
Artisautza galtzen utzi nahi ez dugun adierazpen kultural bat bezala ikusten dugu; ekoizpen erak presarik gabeko langintza onetik urruntzen diren garai hauetan, izaera propioa duten objektuak egiteko era dela sentitzen dugu.

Gure iritziz gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da produktua non sortu den jakitea, bere izaera erabat aldatuko lukeen makroprodukzio batetik ez datorrela jakitea. Harria ebaki duen hark edo azken joskura egin duen honek zertan ari den, zer egin nahi duen eta zer adierazi nahi duen badakiela ziurtatzea eta prozesu horretan objektuari izaera berezitu bat ematea beharrezkoa ikusten dugu.
Gure lanaren jabe izatea ere balioesten dugu, gure sormena adierazi ahal izatea eta gure produktua nahi dutenei gure eskuetatik eskaintzea; hori dela eta gure bizitza den horrengatik apustu egiten jarraitzen dugu: ARTISAUTZA.

Esperientzia eta ibilbidea

1986

1986

Asteburuetako eta Eguberrietako Azoken antolaketa Udalak erositako azpiegiturarekin, artisauek eurak instalatuta.

1987

1987

Asteburuetako eta Eguberrietako Azoken antolaketa Trinitate enparantzan.

1988-1991

1988-1991

Urteko hiru azokaren antolaketa (Eguberriak, Aste Santua eta Udara) tailerrekin batera, Bulebarrean.

1992

1992

Kolektiboko partaideek azpiegitura handiagoa erosten dute (2 karpa). Hauen instalazioak suposatzen duen lana dela eta urtean zehar egiten diren azokak bira murrizten dira (Eguberriak eta udara), hauek Bulebarrean egiten direlarik.

1993-1996

1993-1996

Urtean bi azoken antolaketa (Eguberriak eta udara) beren tailerrekin, Bulebarrean.

1997

1997

Udarako azoka Bulebarrean antolatzen da. Bulebarrean egiten den Parkinaren lanak direla eta Eguberrietako Azoka Okendo kalera lekualdatzen da. Espaziora egokitutako beste azpiegitura bat bilatu behar dugunez, standak alokatu behar ditugu. Une honetan hasiko gara Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzen.

1998

1998

Kokapen berria Urdaneta eta Erregen Katolikoen kaleetan. Alokatutako karpa eta enpresak egindako muntaiarekin lan egiten hasten gara. Proiektuak suposatzen duen inbertsioa dela eta urtean azoka bakarra egitea erabakitzen da (eguberrietakoa), hau errentagarriena dela irizten baita.

1999

1999

Eguberrietako azoka Urdaneta eta Errege Katolikoen kaleen artean ospatzen da. Kolektiboaren ibilbide osoan zehar, azoka kultur ekintza eta tailer ezberdinekin uztartua izan da.

2013-2017

2013-2017

Zinemaldiko azoka Gipuzkoa plazan.

2018

2018

Euskaljaiak Azoka. Lehenbiziko urtean Frantzia Pasalekuan kokatuta egon ondoren gaur egun Alderdi Ederren ospatzen da azoka.

Gaur egun...

Bi azoka antolatzen ditugu urtean. Euskal Jaiak azoka uda bukaeran eta Gabonetako Donostiako Artisautza azoka.

02

Azokak

Irailak 3 - Irailak 14

Euskal Jaiak azoka

Alderdi Eder

Alderdi Eder, Donostia.

Abenduak 13 - Urtarrilak 5

Donostiako Eguberrietako azoka

Urdaneta. Errege Katolikoak

Urdaneta. Errege Katolikoak

3

IRA

-

14

IRA

Euskal Jaiak azoka

Alderdi Eder

Alderdi Eder, Donostia

KOKAPENA
Donostia. Alderdi Eder.

ANTOLATZAILEA
Lur kolektiboa

ORDUTEGIA
11:30tik 14:00ra eta 16:30tik 21:00ak arte.
Igandeak 16:30tik 21:00etara

BERTAKO ARTISAU AZOKA
Euskal Herriko artisauentzat solilik

Eman Izena

13

ABE

-

5

URT

Donostiako Eguberrietako azoka

Urdaneta. Errege Katolikoak

Urdaneta. Errege Katolikoak

ORDUTEGIA
10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era

KOKAPENA
Errege Katolikoak eta Urdaneta kaleak. Donostia.

DATA
Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era

ANTOLATZAILEA
Lur kolektiboa

Eman Izena

03

Linkak

gipuzkoako-artisauak
Diputacion-foral-de-gipuzkoa2

04

Kontaktua

LURKOLEKTIBOA

    Pribatutasun-politika onartzen dut